Louis Armstrong

thumb|250px|Louis Amstrong Lucille Wilsonekin 1960ko hamarkadan. Louis Daniel Armstrong (New Orleans (AEB), 1901eko abuztuaren 4a - 1971ko uztailaren 6a) ezizenez ''Satchmo'', ''Satch'', eta ''Pops'', jazz musikari, kantari eta tronpeta-jotzaile estatubatuar bikaina izan zen, eta munduko jazz-musikari garrantzitsuenetarikoa. Armstrong historiako jazz musikaririk berritzaileenetako eta ezagunenetako bat izan zen. Jazz musika berritu egin zuen bere nortasun eta trebeziari esker. Sormena, originaltasuna eta inprobisatzeko gaitasuna izan ziren bere ahalmen nagusiak. Hasiera batean, tronpeta jotzaile jardun zuen, eta horrela irabazi zituen ospea eta fama, baina, geroago, gehiago nabarmendu zen kantatzen. Armstrong eta bere bandak bost kontinenteak zeharkatu zituzten, baita arrakasta handia lortu ere.

Jazzean eragin handiena izan zuten figuren artean egon zen. Bost hamarkada eta hainbat aro iraun zuen haren ibilbideak jazzaren historian. Armstrongek laudorio ugari jaso zituen, besteak beste, «Grammy Award for Best Male Pop Vocal Performance» (Gizonezko pop ahots-interpretazio onenaren Grammy saria) ''Hello, Dolly''!-rengatik 1965ean, baita hil osteko «Grammy Lifetime Achievement Award» (Bizitza Ibilbidearen Grammy Saria) ere 1972an. Bere eraginak musika generoak zeharkatu zituen ''DownBeat'' Jazz Ospearen Aretoan, Rock and Rollaren Ospearen Aretoan, eta Rhythm & Bluesaren Ospearen Areto Nazionalean sartzearekin, besteren artean.

Armstrong New Orleansen jaio eta hazi zen. 1920ko hamarkadan, tronpeta eta korneta jotzaile argi gisa nabarmendu zen, jazzaren sorreran eragina izan zuen, musikaren ikuspegia inprobisazio kolektibotik bakarkako interpretaziora eramanez. 1922 inguruan, Armstrongek Chicagora jarraitu zion bere aholkulariari, Joe "King" Oliver-i, haren «Creole Jazz Band»en jotzeko. Armstrongek ospe handia lortu zuen ''ebaketa'' lehiaketetan, Bere ospea Fletcher Henderson banda liderrarenganaino iritsi zen. Armstrong New York hirira joan zen bizitzera, eta musikalki eragin handia izan zuen talde-bakarlari eta grabazio-artista bihurtu zen. 1950eko hamarkadan, Armstrong nazioarteko ikono musikala zen, irrati eta telebistako emankizunetan eta zineman maiz agertzen zena. Bere musikaz gain, animatzaile gisa ere maitatua zen, askotan ikusleekin txantxetan eta uneoro irudi publiko alaia mantenduz.

Chicagon berriro, bere orkestra eratu zuen (''Hot Five'', 1925; ''Hot Seven'', 1927). Talde horiekin, ''New Orleans'' izeneko estiloa goi-mailara eraman zuen, jazz klasikoaren sortzailetzat hartua izanik. Gerora, nazioarteko karrera egin zuen; film eta jazzaldi garrantzitsuenetan esku hartu zuen. Izan duen eraginaren eta utzitako lanaren ondorioz, jazzak eman duen artistarik garrantzitsuenetakoa da.

Armstrongen abestirik ezagunenen artean hauek daude: ''What a Wonderful World'', ''La Vie en Rose'', ''Hello, Dolly!'', ''On the Sunny Side of the Street'', ''Dream a Little Dream of Me'', ''When You're Smiling'' eta ''When the Saints Go Marching In''. Ella Fitzgeraldekin kolaboratu zuen, eta hiru disko ekoitzi zituzten elkarrekin: ''Ella and Louis'' (1956), ''Ella and Louis Again'' (1957), eta ''Porgy and Bess'' (1959). Film hauetan ere agertu zen: ''A Rhapsody in Black and Blue'' (1932), ''Cab in the Sky'' (1943), High Society (1956), ''Paris Blues'' (1961), ''A Man Called Adam'' (1966), eta ''Hello, Dolly!'' (1969).

Bere ahots berehala ezaguterrazarekin, aberats eta baxua, Armstrong eragin handiko abeslari eta inprobisatzaile trebea ere izan zen. «Scat» kantuan ere trebea zen. Armstrongen bizitzaren amaieran, bere eragina herri musikara zabaldua zen. Ikusle zuriekin eta nazioartekoekin ospea lortu zen lehen artista afro-amerikar ezagunetako bat izan zen. Armstrongek, publikoki, gutxitan eztabaidatu zuen arrazari buruzko gaiak, afro-amerikarren atsekaberako, baina, Little Rockeko krisian, desagregazioaren aldeko jarrera ondo adierazia hartu zuen. AEBko gizartearen goi mailetara sartu zen, gizon beltzentzat hori zaila zen garaian.

Jazza blusaren garai berean sortu zen, XX. mendearen hasieran. Jazz musikak bluesaren jatorri bera du. Biak kotoi eta tabako ustiategietan lan egiten zuten esklabo afrikarren ohituretatik sortu ziren. Afrikako abesti tradizionalak eta erlijio-abestiak daude jazzaren jatorrian. Gehienetan taldean jotzen den musika da. Bere ezaugarri nagusia inprobisazioa izan da beti. Artistek, melodia baten gainean, momentuan asmatutako zatiak jotzen dituzte. Jazza sasoi hartan oso musika folklorikoa zen, eta berak lortu zuen musika popular bihurtzea. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 4 emaitzak -- 4 bilaketa honetara 'Armstrong, Louis', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Armstrong, Louis
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: K 931
    Liburua
  2. 2
    nork Armstrong, Louis
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: K 931
    Liburua
  3. 3
    nork Armstrong, Louis
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: K 931
    Liburua
  4. 4
    nork Armstrong, Louis
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: K 931
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali