József Eötvös de Vásárosnaményko baroia (Buda, - ''ibidem'', ) idazle eta politikari hungariarra izan zen. ''Kartusiarra'' izeneko liburua (1838-1841), 1830. urteaz geroko Frantziako egoera deskribatzen duena, idatzi izanak ospe handia ekarri zion. ''Herriko notarioa'' (1844-1846), Hungariako nekazari-giroa erakusten duen liburua, eta ''1514ko Hungaria'' (1847), Dózsaren nekazarien matxinada kontatzen duen obra, errealismo kritikoaren aitzindaritzat hartu izan dira. 1848an, Herri Hezkuntzako ministro izan zen Hungariako lehen gobernuan. Hungariak Austriarekiko lotura hautsi zuenean (1848), Munichera erretiratu zen 1850a arte. 1861etik aurrera Herri Hezkuntzako ministro izan zen berriro.
Wikipediatik informazioa lortu