Lajos Kassák
Lajos Kassák (Ersekujvár, 1887ko martxoaren 21a – Budapest, 1967ko uztailaren 22a) hungariar abangoardiako olerkari, eleberrigile, margolari, saiakeragile eta argitaratzailea izan zen.Farmaziako laguntzaile baten eta garbitzaile baten semea izan zen. Ez zituen ikasketak amaitu eta sarrailagile ikastuna izan zen. 1904an Budapestera joan zen lantegietan langile gisa lan egitera, eta han 1904-1907 arteko borroka sindikaletan parte hartu zuen. Lanetik kaleratua izan ondoren, arlote bizi izan zen Parisen. 1910ean Hungariara kanporatu zuten.
Europako abangoardiako mugimenduekin harremanetan jarri zen, bereziki espresionismoarekin, futurismoarekin, kubismoarekin, konstruktibismoarekin, surrealismoarekin eta dadaismoarekin. Ez zen haietako batean ere erabat integratu, baina guztien eragina izan zuen. Bere poemak abangoardiako aldizkarietan argitaratzen hasi zen.
Bere ideia sozialistak gorabehera, Hungariako Sobietar Errepublikan Béla Kuni aurre egin zion artean eta ideologian. Alderdi komunistarekiko mendekotasuna errefusatu zuen eta horrek ostrazismora eraman zuen 1945etik aurrera.
1920an Vienara erbesteratu zen eta han Hungariako konstruktibismoaren printzipio teorikoak argitaratu zituen. 1926an Budapestera itzuli ahal izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Hungarian ez zioten jaramonik egin, baina ez kanpoan. 1956ko Hungariako Iraultzan "Diktadorea" olerkia argitaratu zen. 1960ko hamarkadako liberalizazioarekin Hungariako abangoardiaren aita gisa berreskuratu zuten.
Olerkiak eta eleberriak idatzi zituen, margolariak ere bai, eta argazkigintzarekin, musikarekin eta zinemarekin lan egin zuen. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3