Minna Canth
Minna Canth (Jaiotza-izena: Ulrika Wilhelmina Johansson) finlandiar eleberrigile eta antzerkigilea izan zen (Tampere, 1844ko martxoaren 19a - Kuopio, 1897ko maiatzaren 12a). Alargun geratu zen, zazpi seme-alabaren ama, 35 urterekin. Borroka feministari ekin zion; xede horretan idazki eta antzezlan ugari prestatu zuen: ''Langile baten emaztea'' (1885), ''Sylvi'' (1893). Sozialismo humanistaren aldekoa izaki, langileriaren neke eta miseriak azaldu zituen bere lanetan: ''Patu Latza'' antzezlana (1889), ''Legearen arabera'' eleberria (1889). Kritikaren gupidagabeko erasoen ondoren, gizabanakoaren arazoak landu zituen ''Agnes'' eleberrian (1892) eta ''Anna-Liisa'' antzezlanean (1895). Wikipediatik informazioa lortu-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6