Mildred Harnack-Fish
Mildred "Mili" Elizabeth Fish-Harnack (jaiotze Fish deiturakoa eta ezkondu eta gero Harnack, Harnack-Fish edo Fish-Harnack); (1902ko irailaren 16a – 1943ko otsailaren 16a) Amerikako Estatu Batuetako literatura-historialaria izan zen, nazien erregimenaren aurkako autore, itzultzaile eta erresistentzia antifaxistako ekintzailea. Arvid Harnack1938an, bikotea nazismoari aurre egiten hasi zen. Louise eta Donald Heath-en lagun egin ziren, enbaxadako lehen idazkaria zena, eta Harnack-ek Reich-eko Merkataritza Ministerioan zuen kargutik informazio ekonomikoa pasatu zion. 1940rako, bikotea beste erresistentzia antifaxista talde batzuekin harremanetan jarri zen eta haiekin elkarlanean aritu zen. Horietatik garrantzitsuena Harro Schulze-Boysen alemaniar aire-armadako ofizialak zuzendu zuen. Munduko beste leku batzuetako talde ugari bezala, Harnack eta Schulze-Boysen-ek zuzendutako ezkutuko fakzio politikoak espioitza sare batean murgildu ziren gero Sobietar Inteligentziarekin elkarlanean aritzeko. Fish-Harnack bikotea erresistentzia borrokalari bihurtu zen, Berlingo espioitza-talde antifaxista bateko kide gisa, geroago Abwehr -ek Orkestra Gorria (''Rote Kapelle'' ) deitua.
Bikotea 1942ko irailean nazi
-
1
-
2
-
3nork Stone, IrvingBeste egile batzuk: “...Harnack-Fish, Mildred...”
Argitaratua 1952
Sailkapena: R 11Liburua