Witi Ihimaera

Witi Ihimaera (Gisborne, Zeelanda Berria, 1944ko otsailaren 7a) ingelesezko eta maorierazko idazlea da, maoria. Ingeles hizkuntza eta literatura irakasten ditu Uklandeko Unibertsitatean.

Lehen ipuin-liburuan —''Pounamu Pounamu'' (1970)— eta bi nobelatan —''Tangi'' (1973) eta ''Whanau'' (1974)—, Waituhi herriko kulturari eta historiari buruz Ihimaerak duen ikusmolde horizontala islatzen du. Geroago argitaratu zuen ''The New Net Goes Fishing'' (1977), hirian girotutako ipuin-liburua.

Diplomazia-lanetan aritu zen 1986 arte, eta nobela luze bat argitaratu zuen orduan, ''The Matriarch'' (1986), maorien eta kolonoen arteko gerra-garaian girotua. ''The Whale Rider'' (1987) liburuarekin, aurreko forma soilagoetara itzuli zen berriro. 1994an, ''Bulibasha: King of the Gypsies'' argitaratu zuen, Gisbornen ardien ile-moztaile gisa ziharduten bi familiaren arteko gatazkari buruzko kontaketa erdi umoretsu erdi tragikoa. 1995ean, ''Nights in the Gardens of Spain'' argitaratu zuen, maorien inguruko gairik ez zerabilen lehen nobela, homosexualitateari buruzkoa.

''The Whale Rider'' eta ''Nights in the Gardens of Spain'' lanekin, film bana egin dituzte, lehena 2002an eta bigarrena 2010ean. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Ihimaera, Witi', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  3. 3
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  4. 4
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  5. 5
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  6. 6
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  7. 7
    nork Ihimaera, Witi
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali