Malcolm Lowry
Clarence Malcolm Lowry ( ahoskatua; New Brighton, Cheshire, – Ripe, Sussex, ) Ingalaterrako idazlea izan zen, jatorri oneko familia dirudun batean jaioa.Hamazortzi urterekin marinel joan zen ekialdeko itsasoetara. Cambridgen literatur ikasketak amaitzea lortu zuen. Gaztetan neurriz gain edaten hasia. Mexikon egon ostean, azken urteak Kanadan eman zituen, Ingalaterran alkoholagatik hil arte.
''Sumendiaren azpian'' da bere idazlan ezagunena. Ia obra bakarreko idazlea da, hainbat poema eta beste narrazio batzuk idatzi arren. Erreferentzia klasikoz jositako alkoholismoaren gaineko idazlan semiautobiografiko hau biribil-biribiltzat dute adituek Sumendiaren azpian nobela. John Huston zinema-zuzendariak pelikula bat errodatu zuen nobela honekin 1947an Mexikon.
Karlos del Olmok egindako itzulpena argitaratuta dago Literatura Unibertsala sailean. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12