Winnie Mandela

Gizarte-laguntzako ikasketak egin zituen Johannesburgen, eta zientzia politikoetako lizentzia eskuratu zuen Witwatersrandeko Unibertsitatean. Hemeretzi urte zituela beka bat lortu zuen Estatu Batuetan soziologia ikasteko, eta bera izan zen Sowetoko osasungintzako gizarte-zerbitzuetan jardun zuen lehenengo langile beltza. Hegoafrikako ''apartheid''aren kontrako borrokalari gisa nabarmendu zen. Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko (African National Congress, ANC) Emakumeen Batzako kidea izan zen. 1958an, Nelson Mandela Afrikako Kongresu Nazionaleko buruzagiarekin ezkondu zen, eta senarra espetxeratu zutenez geroztik, buru-belarri murgildu zen politikan. Ondorioz, bera ere espetxeratua izan zen behin baino gehiagotan. 20 urtez Afrikako Kongresu Nazionalaren borrokaren eragile nagusietako bat izan zen, nahiz eta ez zen alderdiko kidea.

Hainbat aldiz atxilotu izan zuten, eta erbestean bizi behar izan zuen denbora luzean; bitarte horretan ospe eta itzal handia lortu zuen iritzi publikoaren aurrean, herritar beltzen artean ez ezik, baita zurien artean ere; ''nazioaren ama'' izengoitia jarri zioten. Hala ere, Nelson Mandela espetxetik atera zenez gero, etengabeko eskandaluetan murgilduta ibili zen, finantzak eta diru-xahutze neurrigabeak zirela eta. Horrela, 1990eko hamarkadaz gero, ospea galduz joan zen. 1991n, sei urteko espetxe-zigorra ezarri zion Johannesburgeko Goi Mailako Epaitegiak, Sowetoko lau gazteren bahiketa eta torturan zerikusirik izan zuelakoan, nahiz eta azkenean ez zuten espetxean sartu. 1992an, Nelson Mandelarengandik banandu zen, bien adostasunez, Winniek Kongresurako disidentzia ezkutuan gordetzearren ustez agindutako zenbait ekintzaren salaketaren eraginez (ANCko Stompei Seipeiren heriotzan eta Abu Baker Asvatenean zerikusia zuelakoan), eta Kongresuko kargu guztiak bertan behera utzi behar izan zituen.

1994an, Nelson Mandela Hegoafrikako presidente izendatu zutenean, Winnie Arte, Kultura, Zientzia eta Teknologiako ministro izendatu zuten, baina hurrengo urtean kendu egin zioten kargua. 1997an, Kongresuko Emakumeen Batzako (African National Congress Women's League) presidentetzarako hautagai gisa aurkeztu zuten, baina 1980ko hamarraldian estatuak eta ''apartheid''aren kontrako mugimenduak egindako krimenen epaiketaren eraginez, galdu egin zuen Kongresuaren sostengua. 2003an, kartzela-zigorra ezarri zioten, bankuko mailegu baten gaineko iruzurra zela medio, baina aske geratu zen apelazioa bideratzeko prozesuan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Mandela, Winnie', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Mandela, Winnie
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  2. 2
    nork Mandela, Winnie
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  3. 3
    nork Mandela, Winnie
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  4. 4
    nork Mandela, Winnie
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 910
    Liburua
  5. 5
    nork Mandela, Winnie
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: D 910
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali