Gustav Meyrink

Gustav Meyer (Viena, 1868ko urtarrilaren 19a - Starnberg, Bavaria, 1932ko abenduaren 4a), Gustav Meyrink ezizenez ezagunagoa, austriar idazlea izan zen.

Karl von Varnbüler und zu Hemmingen baroiaren eta Maria Wilhelmina Adelheyd Meier aktorearen seme ilegitimoa izan zen. Munichen bizi izan zen hamahiru urte bete arte, eta Hanburgon denbora labur bat igaro ondoren, Pragan kokatu zen amarekin, 1882an.

Hogei urte bizi izan zituen Pragan, eta hiria askotan islatu zuen bere obran. 1889an "Meier & Morgenstern" bankua ezarri zuen Christian Morgenstern olerkarien ilobarekin.

Pragan, bere bizitza aldatu zuen gertaera bat gertatu zen. Bere buruaz beste egiten saiatu zenean, zarata bat entzun zuen, eta bere gelako atean hilondoko bizitzari buruzko liburu bat aurkitu zuen. Okultismoa, teosofia, kabala, kristau-sofiologia eta ekialdeko mistizismoa ikasten hasi zen.

1902an banku-iruzurra leporatu zioten, eta bi hilabetez egon zen espetxean. Ez zen banku-lanbidera itzuli.

1900eko hamarkadan ''Simplicissimus'' aldizkarian ipuin satirikoak argitaratzen hasi zen eta 1903an lehen liburua kaleratu zuen. Garai hartan Vienara joan zen bizitzera. 1905ean Philomene Berntekin ezkondu zen eta seme bat eta alaba bat izan zituzten. Diru premian, itzultzaile lanetan hasi zen. Charles Dickensen hamabost liburu eta Rudyard Kipling eta Lafcadio Hearnen lanak itzuli zituen, baita okultismoari buruzko liburuak ere.

1915ean ''Der Golem'' bere lanik ospetsuena argitaratu zuen. Pragako elezahar judu batean oinarritzen da, buztinezko golem bat egin eta kabalaren sorginkeriaz animatzen duen errabino baten gainean.

Lehen Mundu Gerraren aurka agertu zen eta alemaniar nazionalistek salatu zuten. 1920ko hamarkadan bere diru-sarrerak hobetu zituen eta etxe bat erosi zuen Starnbergen. Han bizi izan zen zortzi urtez familiarekin. 1927an Mahāyāna budismora bihurtu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 48 bilaketa honetara 'Meyrink, Gustav', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  3. 3
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  4. 4
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  5. 5
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  6. 6
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  7. 7
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  8. 8
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  9. 9
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  10. 10
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  11. 11
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  12. 12
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  13. 13
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  14. 14
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  15. 15
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  16. 16
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  17. 17
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  18. 18
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1983
    Liburua
  19. 19
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1983
    Liburua
  20. 20
    nork Meyrink, Gustav
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali