Ferenc Molnár
Ferenc Molnár (Budapest, 1878ko urtarrilaren 12a - New York, 1952ko apirilaren 1a) hungariar antzerkigile, antzerki-zuzendari, eleberrigile eta olerkaria izan zen. Hungariar antzerkigilerik ospetsuena eta eztabaidatuena da. Bere esperientzia pertsonalak literatura-lan bihurtu zituen. Naturalismoa, neorromantizismoa, espresionismoa eta psikoanalisia erabili zituen.Ferenc Neumann izenarekin jaio zen familia aberats batean. Budapesteko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Genevan ikasketak zabaldu zituen. 1896an, zuzenbidea kazetaritzara aldatu zuen eta Lehen Mundu Gerran gerrako berriemailea izan zen.
Gaztetan hasi zen idazten. 1901ean argitaratu zuen bere lehen eleberria. 1906ko ''A Pál utcai fiúk'' (''Pal kaleko mutikoak'') da bere eleberri ezagunena; Budapesteko gazteen bi talde aurkarien istorioa da.
1940an New Yorkera joan zen, eta han hil zen hamabi urte geroago. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7
-
8
-
9
-
10
-
11
-
12