Michel de Montaigne

Michel Eyquem de Montaigne (Saint-Michel-de-Montaigneko gaztelua, Périgord, 1533ko otsailaren 28a - ib.'', 1592ko irailaren 13a)'', frantziar errenazimenduko filosofo, idazle, moralista eta politikaria izan zen, ''Essais'' («''Entseguak''») idazlanari esker entsegua genero literario modura zabaltzeagatik ezaguna da, Mendebaldeko kulturan eragin handia eragin zuelarik. Bere lana ezaguna da eguneroko anekdotak eta ikuspegi intelektual batetik egindako autobiografia bat batzeagatik. Bizitza osoa eman zuen Frantzian obra hori idazten, nahiz eta tarteka Italiara eta Alemaniara bidaiak egin zituen.

Lehen bi liburukiak Bordelen argitaratu ziren, 1580an; 1588an hiru liburuki argitaratu ziren Parisen, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa. Bere pentsamendua idazle klasikoengan oinarritzen da gehienbat, hauen inguruan hausnartu zuen, beren bizitzak deskribatu eta garai hartako gertakariak aditzera eman zituen. Montaigneren lehen garaian, autore klasikoak irakurtzeaz gain (Seneka eta Plutarko, batez ere), eszeptizismoa eta estoizismoa sutsuki landu zituen. Azken garaian, epikureismoak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da bere pentsamendu guztia. Gizakia aztertuko du gehienbat. Agnostizismo modernoaren aldera jo zuen, fede kristauaren dogmak zalantzan jarri ez bazituen ere.

Mendebaldeko autore askorengan eragin zuzena izan zuen, besteak beste Francis Bacon, René Descartes, Blasie Pascal, Jean-Jacques Rousseau, Albert Hirschman, William Hazlitt, Ralph Waldo Emerson, Friedrich Nietzsche, Stefan Zweig, Eric Hoffer, Isaac Asimov, eta seguruenik William Shakespeare-ren azken lanetan ere.

Bere bizitzan zehar, Montaigne ezagunagoa izan zen politikagintzarengatik autore modura baino. Bere ''entseiuetan'' eguneroko anekdota eta buruhauste pertsonalez hitz egin izana estilo propiodun berrikuntza beharrean kalte modura ikusia izan zen, eta “neu naiz neure liburuaren gaia” deklarazioa, bere garaikideek norbereganako errukitze modura ikusi zuten. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Montaigne garai horretako zalantzen haragiztatze modura ikusia izango zen. Ezaguna da bere galdera eszeptikoarengatik, “''Que sçay-je''” (“Nik zer dakit?”, egungo frantsesera honela itzultzen da: ''que sais-je?''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 12 emaitzak -- 12 bilaketa honetara 'Montaigne, Michel de', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: R 16
    Liburua
  2. 2
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: R 16
    Liburua
  3. 3
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  4. 4
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1967
    Liburua
  5. 5
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: R 16
    Liburua
  6. 6
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1952
    Sailkapena: R 16
    Liburua
  7. 7
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1952
    Sailkapena: R 16
    Liburua
  8. 8
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1952
    Sailkapena: R 16
    Liburua
  9. 9
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: E 320
    Liburua
  10. 10
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: E 320
    Liburua
  11. 11
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: [mehrbändig! Sign. s. bei den Bänden]
    Liburua
  12. 12
    nork Montaigne, Michel de
    Argitaratua 1990
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali