Jacques Offenbach
Jacques Offenbach (Kolonia, Alemania, 1819ko ekainaren 20a - Paris, Frantzia, 1880ko urriaren 5a) musikagilea izan zen. Alemanian jaio arren, frantsesa zen. ''Opereta'' izeneko frantses opera komiko arin barregarriaren sortzailea izan zen. Eberst deitura zuen Koloniako sinagogako kantari baten semea zen; baina Offenbach deitura hartu zuen, familia Offenbach-am-Mainetik zetorrelako. Herminie Alkain donostiarrarekin (1827-1887) ezkondu zen.1833an aitak Parisa bidali zuen, han juduentzat egoera erosoagoa zelako. Biolin- eta biolontxelo-ikasketak egin zituen kontserbatorioan. 1849an Opera Komikoko orkestran biolontxelo-jotzaile ibili ondoren, Théâtre Français izenekoaren zuzendaria izan zen. 1853an operetak idazten hasi zen; ehun bat idatzi zituen, garai hartako gizartea eta ohiturak barregarri jarri zituztenak. 1855ean ''Bouffes-Parisiennes'' antzokia zabaldu zuen, eta 1866 arte zuzendaria izan zen. Arrakasta handia izan zuten haren operetek. 1872-1876 urteetan Théâtre de la Gaîtéko zuzendaria izan zen.
Offenbachen opereta nagusiak dira: ''Orphée aux enfers ''(1858, ''Orfeo infernuan''); ''Die Rheinnixen ''(1864, ''Rhin ibaiko izpirituak''); ''La belle Hélène ''(1864, ''Helene ederra''); ''La vie parisiense ''(1866, ''Parisko bizimodua''); ''La Grande-Duchesse de Gérolstein ''(1867, ''Gérolsteingo dukesa handia''); ''La «Périchole»'' (1868). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6
-
7