Pier Paolo Pasolini

Pier Paolo Pasolini (Bolonia, Italia, 1922ko martxoaren 5a - Erroma, Italia, 1975eko azaroaren 2a) zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala izan zen. Lan oparoa egin zuen arlo horietan, kaleko bizitzatik hurbil agertuz eta errealismo gordin bat erakutsiz, sexualitate gaiak ezkutatu gabe. 1949ko abenduan Friuleko sorterritik Erromara deserriratu ondoren, Erroma inguruko giroen deskribapen zakarrak ospea ekarri zion ''Ragazzi di vita'' eleberriaren bitartez (1955).

Horri esker, zinemagintzaren ateak ireki zitzaizkion, neorrealismoan kokatu den estiloan. Lehen film luzea ''Accatone'' izan zuen (1961), batez ere ikusleen harrera ederra izan zuena. Kritikak kritika, horrek hurrengo filma egiteko modua eman zion. Erromatar gaien etapa oparo horri amaiera emanez, ''Uccellacci e uccellini'' zuzendu zuen (1966), bizitzarekin etsipena darion Totò aktore beteranoaren partaidetzaz.

Pasolinik herri hizkuntzen aldeko jarrera aktiboa hartu zuen, friulieraz ere idatziz, eta gogor gaitzetsi zuen kulturaren eta gizakien homogeneizazioa. Kontsumoko gizartearen etorrerari buruzko kritika gogorra egin eta, are, etsipena agertu zuen azken urteetan. Ahobizarrik gabeko bere adierazpideak eta tonu profetikoak Alderdi Komunistaren eta, batez ere, kristau demokraziaren eta elite politikoen zein ekonomikoen etsaigoa ekarri zizkioten.

Bere burua komunistatzat eta kristau ateotzat zuen, eta ez zuen ezkutatu bere homosexualitatea. Italia eta Europako pertsonaia ezagun bihurtuta, 1975eko azaroan modu ilunean eta basatian hil zuten Erromako Ostia auzoko ur aerodromoan eta, oraindik ere, haren heriotzak eztabaida bizia pizten du, ikerketa judiziala eta epaia ez baitziren urrun heldu hilketaren zirkunstantziez, ezta hura agindu eta egin zutenen identitateaz ere. ''Salò o le 120 giornate di Sodoma'' haren film luze polemikoa hil ostean plazaratu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 16 emaitzak -- 16 bilaketa honetara 'Pasolini, Pier Paolo', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  3. 3
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  4. 4
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  5. 5
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  6. 6
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  7. 7
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  8. 8
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  9. 9
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  10. 10
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  11. 11
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  12. 12
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  13. 13
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  14. 14
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  15. 15
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  16. 16
    nork Pasolini, Pier Paolo
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: R 20
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali