Henri Queffelec

Henri Queffelec (Brest, Frantzia, 1910eko urtarrilaren 29a – Paris, Frantzia, 1992ko urtarrilaren 13a) idazlea izan zen.

Suedian eta Parisen aritu zen irakasle, literaturan buru-belarri hasi aurretik (1942). Debuta poema-bilduma batekin egin zuen, '''' (1937, ''Ertzean''). Ondoren, eleberria landu zuen eta ''Journal d'un salaud ''(1944, ''Gizon alu baten egunkaria'') argitaratu zuen. Arrakasta ''Un recteur de l'île de Sein ''(1944, ''Senako uharteko errektore bat'') lanarekin iritsi zitzaion; Jean Delanoyk zinemara eraman zuen obra hura, ''Dieu a besoin des hommes'' (1950, ''Jainkoak gizakiak behar ditu'') izenburuarekin. Hainbat lanetan Bretainiako itsasoaren gorazarrea egin zuen: ''De par les sept mers ''(1982, ''Zazpi itsasoetatik''), ''Je te salue vieil océan ''(1968, ''Agurtzen zaitut ozeano zahar''), ''Un feu s'allume sous la mer'' (1956, ''Argi bat pizten da itsasoan''), ''Frères de la brume'' (1960, ''Lanbroaren anaiak''), ''La Mouette et la croix'' (1969, ''Antxeta eta gurutzea''), ''Les Îles de la miséricorde'' (1974, ''Errukiaren uharteak'') eta abar. 1978an gogoeta bilduma bat argitaratu zuen, ''Un Breton bien tranquille (Bretoi lasai bat). ''Hil aurretik ''Un convoi pour Oslo'' (1991, ''Konboi bat Oslora'') idatzi zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Queffelec, Henri', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Queffelec, Henri
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Queffelec, Henri
    Argitaratua 1969
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali