Giovanni Verga

thumb|200px|alt=Giovanni Vergaren ''Erretore jauna'', ''Lur Entziklopedia Tematikoa''-k euskaratutako pasartea|Giovanni Vergaren ''Erretore jauna'', ''Lur Entziklopedia Tematikoa''-k euskaratutako pasartea

Giovanni Verga (Catania, Sizilia, 1840ko irailaren 2a - Catania, 1922ko urtarrilaren 27a) italiar idazlea izan zen. Lur-jabe aberats baten semea zen, tradizio liberaleko familia batekoa. Zuzenbide ikasketak egin zituen bere sorterriko Unibertsitatean.

Eleberrigile, antzerkigile eta kontakizun laburren idazle gisa nabarmendu zen, eta Italiako verismoaren edo errealismoaren jarraitzaile nagusia izan zen. Literaturaren alorreko lehen saiakera ''Amore e patria'' (1856-1857, ''Maitasuna eta aberria'') eleberriarekin egin zuen, ikasle garaikoa, baina 1861-1862an argitaratu zuen bere lehenengo obra ezaguna, eleberria hau ere: ''I carbonari della montagna'' (''Mendiko ikazkinak''), kontakizun-obra. Obra horretan Foscoloren eta Dumasen eragina antzematen zaio, eta etikari eta politikari buruzko bere pentsamenduak eman zituen aditzera bertan. Bi eleberri horiek eta ''Sulle lagune'' (1863, ''Paduretan'') lanak abertzaletasunari buruzko trilogia bat osatzen dute.

1869an Florentziara joan zen, eta handik hiru urtera Milanen hartu zuen bizilekua. Milanen bizi zen garaian hasi zen beste idazle batzuen ideiak ezagutzen, eta sorterrira itzuli zenean murgildu zen literaturaren munduan.

Lehenengo urte haietako obretan erromantizismorako joera eta sentimentalismoa dira ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira, garai honetan, ''Una peccatrice'' (1866, ''Pekataria''), idazle gazte batek karrera hasieran bizi dituen gorabeherei buruzko eleberria, eta ''La storia di una capinera'' (1871, ''Moja baten istorioa''), Manzoniren eraginpean idatzitako eleberria, moja baten gorabeherak kontatzen dituena.

Horien ondoren behaketa psikologiko sakoneko eta elementu erromantiko ugariz hornituriko lanak eman zituen argitara, ''Pekataria'' obran erabilitako eskema beretsuan oinarriturik, adibidez ''Eva'' (1873), ''Tigre reale'' (1873, ''Tigre erreala'') eta ''Eros'' (1875). Vergak berak gerora esan zuenez, dotoretasunaren eta adulterioaren eleberriak izan ziren haiek, eta Zolaren eragina nabarmentzen da bertan; Luigi Capuana siziliar eleberrigilearen laguna izan zen, eta Capuanaren eta frantses naturalisten eragina nabaria da hiru eleberri horietan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 29 bilaketa honetara 'Verga, Giovanni', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  2. 2
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  3. 3
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1957
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  4. 4
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  5. 5
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  6. 6
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  7. 7
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  8. 8
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  9. 9
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  10. 10
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  11. 11
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  12. 12
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  13. 13
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  14. 14
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  15. 15
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  16. 16
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  17. 17
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  18. 18
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  19. 19
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1953
    Sailkapena: R 11
    Liburua
  20. 20
    nork Verga, Giovanni
    Argitaratua 1952
    Sailkapena: R 11
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali