Erico Verissimo
Erico Lopes Verissimo —berak erabilitako grafian— edo Érico Lopes Veríssimo —portugesaren gaur egungo idazkeran— (Cruz Alta, 1905eko abenduaren 17a - Porto Alegre, 1975eko azaroaren 28a) brasildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta -kritikaria izan zen. Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute.Haren obra handiena eta ezagunena azkena da, ''O tempo o Vento'' trilogia (1949-1962, «Bizitza eta Haizea»); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat. Beste lan aipagarri batzuk dira ''Clarissa'' (1933), ''Caminhos Cruzados'' (1935, «Bide gurutzatuak»), ''O Resto E Silêncio'' (1946, «Gainontzekoa isiltasuna da»). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3