Virginia Woolf, jaiotzez, Adeline Virginia Stephen (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a - Rodmell, 1941eko martxoaren 28a), idazle eta saiogile britainiarra izan zen. XX. mendeko literatura modernistaren autore nagusietako bat izan zen, kontzientzia-jarioaren teknikaren erabileran aitzindaria eta Bloomsbury taldeko kide garrantzitsua. Lan aipagarri asko utzi zituen, ezagunenen artean daude ''Jacob’s room'' (1922), ''Dalloway andrea'' (1925), ''Farorantz'' (1927) eta ''Orlando'' (1929) eleberriak eta ''Gela bat norberarena'' (1929), ''Three Guineas'' (1938) eta ''The Death of the Moth'' (1942) saiakerak. Pentsamendu feministaren aitzindarietako bat izan zen Europan.
Wikipediatik informazioa lortu